Haiena ere ikusarazteko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 16a

1940-1975 urteen artean neskame lanetara kanpora joan ziren emakumeen errealitatea jaso du Jon Abrilek ‘Neskatoak’ lanean. Bihar emango dute Modelon, eta mahai ingurua izango da gero.

Nati Iratzoki, Micaela Beratsain eta Pakita Iratzoki, Elkanoko amatxirekin (Neskatoak.eus) "Hain ezaguna ez den" migrazio fenomeno baten nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da bihar Zarautzen: 1940-1975 urte en artean, euren etxea utzi eta neskato (edo neskame) gisa Ipar Euskal Herrira zein Frantziara lanera joan ziren hainbat eta hainbat emakumeren istorioa, hain zuzen. Haiei "hitza eta garrantzia" eman nahi izan die Jon Abrilek eta, horretarako, 15 emakumeren testigantzak jaso ditu  Neskatoak dokumentalean. Bihar aurkeztuko du Modelo aretoan, 20:30ean. Beste hainbatek bezala, Abrilek etxean entzun izan ditu istorio horiek. Bere amona, amatxi, gazterik alargundu zen eta bizimodua aurrera ateratzeko lanera joan behar izan zuen iparraldera. Hala egin zuten bere aitaren hiru lehengusinek ere. "Ni beratarra naiz, eta garai hartan, 50eko hamarkadan, gure eskualdean aukera sortu zen, bereziki Ipar Euskal Herrira, eta gero handik Frantziako hiri handietara joateko lanera". Irakurri erreportaje osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide