Lehiaketara atera dituzte Igerain-Gain haur parkea estaltzeko obrak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 15a

Lizitazio prezioa gehienez ere 377.764,30 eurokoa (BEZ barne) izango da.

Igerain-Gain haur parkea. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Zarauzko Udalak lehiaketara atera du Igerain-Gain haur parkean estalkia jartzeko proiektua gauzatzeko obren kontratazioa. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur eman du argitara deialdia. Lizitazio prezioa gehienez ere 377.764,30 eurokoa (BEZ barne) izango da; hau da, 312.201,90 euro, eta 65.562,40 euro BEZarena. Irakurri informazio gehiago Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide