Trafikoa zuzentzen ari zela auto batek harrapatu eta ertzain bat hil da gaur goizean, 08:00ak inguruan Iruran, N-1 errepidean. Hildakoa I.U. errezildarra da eta Zarauzko bizilaguna.
N-1 errepideko 439 kilometroan gertatu da ezbeharra, 08:00ak aldean. Minutu batzuk lehenago ibilgailu bat errepidetik irten da, eta ertzaina zirkulazioa zuzentzen ari zen, beste auto batek harrapatu duenean. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi dira eta bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin.