Errefuxiatuen aferarekin sentsibilizatzeko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 10a

Udaleko Kooperazio arloak antolatuta, SOS Arrazakeriaren 'Errefuxiatuak, ongi etorri' erakusketa inauguratu berri dute Merkatu plazako lehen solairuan.

Tarana Karim azalpenak ematen, erakustetaren irekieran. (Aritz Mutiozabal) Errefuxiatuen gaian Zarauzko Udalak duen konpromisoari eutsiz, eta "benetan zer gertatzen den" jakitera emateko, SOS Arrazakeriaren erakusketa jarri du Merkatu plazan. Julen Aranguren Immigrazio teknikariaren esanetan, "garapen bidean dauden herrialdetan egindako politikak eta proiektuak bultzatu behar ditugula pentsatzen dugu, baina baita sentsibilizazioa ere". Guztira, 17 panel informatibok osatzen dute erakusketa, eta hainbat esparru jorratu dituzte bakoitzean: pertsonen inguruakoak, Europako politikak, gizartearen erantzuna, historiako pasarteak, 36ko gerragatik ihes egindakoak, aurpegi ezagunak... Xehetasun eta azalpen ugari jaso dituzte panel bakoitzean, errefuxiatuen afera gertuagotik ezagutzeko. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean. Ikusi argazki galeria, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide