Ibon Imazen omenezko surf txapelketa herrikoia, asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 10a

Ostiralera bitartean eman daiteke izena bertan parte hartzeko.

(Damien Poullenot) ZSEaren egoitzaren parean jokatuko dute XXI. Ibon Imazen memoriala. Aurreko urteetan bezala, hainbat mailatan lehiatuko dira surflariak: emakumezko eta gizonezkoen open mailan; emakumezko eta gizonezkoen master mailan, emakumezko eta gizonezkoen 18 urtez azpikoen mailan; 14 urtez azpikoenean; alternatibo—txapelketetan parte hartzen ez dutenak— mailan; longboard-ean; bodyboard-ean; SUPean eta Tag Team mailan. Azken hori taldeka egiten da. Larunbatean, 08:00etan izango da check in-a, eta arratsaldean, berriz, skate jam saio herrikoia izango da Argiñano pareko skate parkean. Bertan adin guztietako skater-ek hartu dezakete parte. Sari bereziak izango direla aurreratu dute ZSEtik, skate-ak, taulak, trajeak eta beste hainbat. Ciruelo disko-jartzaileak girotuko du. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide