Telmo Esnal omenduko dute Trintxerpeko Ikuska film laburren erakustaldian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 9a

Asier Altunarekin batera egingo die aitortza ostiralean, 19:00etan. Bi zinema zuzendariak zinemaren munduan hasi zirenetik gaur arteko garapena islatzen duten sei proiekzio emango dituzte.

XVIIII. Ikuskaren aurkezpena, Arizabalon. (Oarsoaldeko Hitza) Datorren ostiralean, azaroak 11, hasiko da Trintxer Kultural elkarteak antolatutako XVIII. Ikuska film laburren erakustaldia Trintxerpen. ...Ospatuz zikloarekin emango diete hasiera jaialdiari, eta, bertan, Telmo Esnal zarauztarra eta Asier Altuna zine zuzendariak  omenduko dituzte. Bi zinegileek egindako lana aitortu nahi du Ikuskak, eta, horretarako, Altunaren eta Esnalen sei film labur proiektatuko dituzte bi protagonisten bilakaera erakusteko. Ekitaldia alkateordetzan izango da 19:00etan. Esnal eta Altuna proiekzioan izango dira lanak ikusi ondoren ikusleekin solasaldia egiteko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide