Montetxio eta Ozenki abesbatzen saioa izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 9a

Ekitaldia Modelo aretoan izango da, 20:00etan, doako sarrerarekin.

Montetxio Abesbatza. (Zarauzko Hitza) Ostiral honetan, koru emanaldia eskainiko dute Hernaniko Ozenkik, Doinu-Zale Akordeoi Orkestrak lagunduta, eta Zarauzko Montetxiok. Talde bakoitzak hainbat pieza eskainiko ditu bakarka –Ozenkik eta orkestrak elkarrekin ere bai–, eta amaieran, bi abesbatzek batera abestuko dituzte bi kanta.
Emanaldiaren egitaraua: Montetxio abesbatza Agur herria, Manolo Urbieta Munduan gezurra, Xabier Lete Kantuan dator Oteiza, Andoni Egaña Doinu-Zale Akordeoi Orkestra C Zardas de Monti, Jesus Mari Esnaola Ozenki abesbatza Ur ametsa. Musika: Xabier Odriozola / Hitzak: Ainhoa Pineda Kantu kantari ozenki. Stin / mol.: Imanol Kamio Segazariak, Josu Elberdin Barbero de Sevilla, Gioacchino Rossini Ozenki abesbatza eta Doinu-Zale Akordeoi Orkestra Kantata, J. S. Bach Alelluya, Leonard Cohen Gospel Train, Norman Tailor Ozenki eta Montetxio abesbatzak Jeiki, jeiki, Aita Donostia Txoriak txori, Joxean Artze / Mikel Laboa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide