Martin Zalbak Catedrais hondartzan (Galizia) ateratako argazki bat. (Martin Zabala)
Beste urte batez, Zarauzko Argazkizale Elkarteak Nazioarteko Argazki Mostra antolatu du, Zarauzko Udaleko Kultura sailarekin batera. 1993. urtean egin zuten lehenbiziko aldiz, eta ordutik helburu berarekin antolatu ohi dute erakusketa berezia: argazkigintzan ibilbide oparoa duten artistak gonbidatu ohi dituzte, bertako zein nazioarteko argazkilaritzan jarduten dutenak, euren lanak Zarautzen bertan erakusteko.
Aurten ondokoen lanak izango dira ikusgai Sanz Enean: Emmanuel Lattes, Iñaki Tejerina, Emilia Valencia eta Martin Zalba. Lattes baionarra "txiki-txikitatik" dago naturarekin "txundituta", eta "denboraz kanpoko edertasun zoragarria" irudikatzen saiatzen da. Hala, "organismo bizien ezkutuko egitura harrigarriak" erakutsiko ditu XXIV. Nazioarteko Argazki Mostran, izpi elektromagnetikoez baliatuz, "begiek ikusi ezin dutena" bisitarien aurrean jartzeko.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.