Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 4a

Hilaren 23rako indarkeria matxistaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Parekidetasun sailak, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotzia eta Edurne Urbieta Parekidetasun teknikaria, jardunaldiko kartelak eskuetan dituztela. (Zarauzko Hitza) Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horri lotuta, Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak zenbait datu eman ditu. Ongizate departamentuaren zein Ertzaintzaren datuen arabera—oraindik ere ez dituzte osasun zentroko datuak—, aurten, uztaila bitartean, 23 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktima Zarautzen. Iaz urte osoan 24 kasu izan ziren. Adin tarteari dagokionez, "denetarik" dago. Biktima zaharrenak 80 urte ditu, eta adin txikikoak ere badaude, 5 kasu, zehazki. "Kontuan izan behar dugu emakume askok seme-alabak dituztela, eta horiek ere biktima direla, edonola ere", gaineratu du Vazquezek. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide