300.000 euro emango ditu aldundiak Astiko aldagelak berritzeko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 4a

Laster esleituko dute Astiko transformazio zentroa, eta errugbiko harmailak zein Lizardiko patioa estaltzeko asmoa ere badute.

Denis Itxaso Kirola, Kultura eta Gazteria diputatua (ezkerrean) eta Xabier Txurruka alkatea. (Zarauzko Hitza) Denis Itxaso Kirola, Kultura eta Gazteria diputatuarekin bildu da gaur eguerdian Xabier Txurruka alkatea, Astiko aldagelen inguruko elkarlan hitzarmena sinatzeko. Duela pare bat hilabete hasi ziren kirolgunean aldagelak zabaltzeko obrekin, eta diputazioak diru-laguntza emateko konpromisoa hartu zuen  hori gauzatu ahal izateko. Zehazki, 300.000 euro emango ditu aldundiak, modu horretan, bere gain hartuko du aldagela berrien obraren kostuaren %30a. Horregatik eskerrak eman ditu alkateak: "Benetan eskertzen diogu aldundiari Zarauzko kirol ekipamenduak berritu eta indartzeko egin dugun apustu hau babestu izana". Itxasok nabarmendu du "Zarauzko kirol ekosistema estrategikoa" dela: "Izan ere, Zarautz izango litzateke Gipuzkoa mailan herri arrakastatsuena bere kirol ereduari dagokionez, kirolari asko dituelako eta baita bere estrukturak oso ongi antolatuta daudelako". Zarautz Kirol Elkarteak kirol sailak nola antolatzen dituen, aldundiarentzat "oso interesgarria" dela adierazi du Itxasok. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide