Nadia Erostarbe bigarren Europako Rip Curl GromSearch txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 3a

Garaipenaren atarian geratu da zarauztarra.

(Rip Curl) Asteartean, Carballoko Razo hondartzan (A Coruña) jokatu zuten Europako Rip Curl GromSearch txapelketako finala, eta bigarren egin zuen Erostarbek, Elli Turner britainiarrari aurrea ezin hartuta. Gizonezkotan Yael Peña kanariarra nagusitu zen, Sean Gunning kantabriarra atzean utzita. Rip Curl GromSearch txapelketak, urtero, nazioarteko surfeko promesak batzen ditu. Nazioarteko finala datorren urteko udaberrian jokatuko dute. Oraindik ez dute zehaztu lekua. Bertan izango dira Europako txapeldun Turner eta Peña.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide