Unzuetaren omenez, korrika

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 3a

Igande goizean jokatuko dute herriko haurrek Eskolarteko Kros Txapelketa, Isidoro Unzueta zenaren omenez. Abendañoko zelaigunean izango da, 10:25etik aurrera.

(Zarauzko Hitza) Bueltan da berriz ere atletismoko Zarauzko hitzordu klasikoa: Isidoro Unzueta Saria. Urtero, ehunka haur biltzen ditu eskolarteko kros txapelketa horrek, eta baita ikuslego zabala ere. Igandean jokatuko dute herriko umeek 47. urtez ospatzen den proba hori, 16.urtez Unzueta zenaren omenez. Proba horrek eskolarteko kros denboraldiari hasiera emango dio eta, ohi bezala, Zarautz Kirol Elkartearen atletismoko atalak antolatu du. Ikusi albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide