Zientziaz bustitzeko ordua

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 3a

Zientzia eta teknologia herritarrei gerturatu eta herriko ikerlariak balioan jartzeko helburuarekin, Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia antolatu du ZarautzOnek gaurko.

(Zarauzko Hitza) Aurten ere, Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren  XVI. Astearekin bat egin eta dibulgazio zein sentsibilizazio programaren barruan, gaia hiriburuetatik eta zentro teknologikoetatik aterako dute hirugarren urtez. Gaur izango da ekitaldi berezia Modelo aretoan, Udazkeneko AstearteOn zikloaren barruan. Helburua da gaia herritarrei gerturatzea, eta horretarako zientzia eta teknologia alorrean adituak diren Zarauzko gazte ikerlariak gonbidatu dituzte: Amaia Hernandez, Imanol Tubia eta Amaia Benitez ingeniari biomedikoak, eta Manex Serras matematikaria. Horiekin batera, berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako ikasle bat ere izango da Modeloko oholtza gainean gaur: Andoni Aizpurua instalazio elektriko eta automatikoko zikloko ikaslea, hain zuzen. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.
  • Andoni Aizpuruari elkarrizketa, hemen.
  • Amaia Hernandezi elkarrizketa, hemen.
  • Imanol Tubiari elkarrizketa, hemen.
  • Amaia Benitezi elkarrizketa, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide