Errege Kopako finalerako sailkatu da Halterofiliako gizonezkoen senior taldea

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 2a

Azaroaren 19an jokatuko da kopako finala, Madrilen.

(Zarauzko Hitza) ZKEko Halterofiliako gizonezko seniorrek Ohorezko Ligan 7. postua eskuratu dute liga nazionaleko azken jardunaldia jokatu ondoren, eta Errege Kopako finalerako sailkatu dira. Taldeak 9.703,31 puntu bildu ditu guztira liga horretan; azken jardunaldian 1.682,72 puntu, taldearentzat urteko puntuazio altuena. Azaroaren 19an jokatuko da kopako finala, Madrilen. Azken aldiz, 2004ean hartu zuten parte zarauztarrek  final horretan. Orain, 12 urte eta gero, puntako pultsolariekin lehiatuko dira berriz ere. Seniorren taldea zortzi pultsolarik osatzen dute: Stepan Tsirkin, Daniel Lopez, Jon Mendizabal, Iker Guillamon, Borja Bravo, Imanol Zulaika, Cristian Vazquez eta Jaizki Mendizabalek. Enrike Kortajarena eta Juan Antonio Mendizabalek horietatik sei aukeratu beharko dituzte koparako. Hori "zaila" izango dela nabarmendu dute entrenatzaileek, eta azken asteetako prestakuntzaren araberakoa izango dela aukeraketa. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide