Aritz Aranburu surflari zarauztarrak Portugalgo Capitulo Perfeito txapelketa irabazi zuen atzo, astelehena. Olaturik, tuborik eta puntuaziorik onenak eskuratu ditu Aranburuk Portugalgo Nazaren jokatutako lehian. Garaipena lortuta atzetik utzi ditu Tiago Pires, Gabe Kling, Bruno Santos, Eric Rebiere, Marlon Lipke eta Nic Von Rupp surflariak.
Olaturik onenaren saria 9,8ko puntuazioarekin irabazi du. Saioko puntuaziorik onena ere Aranburuk lortu du Nazareko surf lehian, 19,05 jasota. Saio horretan Joao Guedes baino hobea izan zen zarauztarra.