Astiko proiektua bideratu ahal izateko Plan Berezia onartu dute

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 1a

Txintxilik II enpresak egindako alegazioaren zati bat jaso dute espedientean, eta, hala, aisialdi guneko ekipamenduak 330 metro koadroko eraikigarritasuna izango du.

Astiko aisialdi eremua. (Amaia Ventas) Tokiko Gobernu Batzarrak Astiko aisialdi gunearen hiri-berrikuntzako Plan Bereziari hasierako onespena eman zion uztailaren 26ean egindako bilkuran. Espedientea jendaurrean egon zen epean alegazio bakarra jaso zuen udalak. Hain justu ere, Astiko proiektua egokitu zitzaion enpresak berak sartu zuen: Txintxilik II enpresak. Udalak alegazioaren zati bat txertatu du espedientean, eta, ondorioz, zehaztu dute ekipamenduaren gehienezko eraikigarritasun fisikoa 330 metro koadrokoa izatea, kanpoko terrazak barne, estali egiten baldin bada. Atzoko udalbatzarrean onartu zuten behin betikoz Plan Berezia, Udal Gobernuaren (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoekin; EH Bildu abstenitu egin zen eta Irabazi Zarautz kontra agertu zen. Lehiaketako baldintzetan 220 metro koadro erabilgarri finkatzen baziren ere, lehiaketa irabazi zuen proiektuak 350 metro koadro zituen. Ekipamenduren eraikigarritasuna %10a baino gehiagoko zenez, Plan Berezia idaztea erabaki zuen Udal Gobernuak, eta bertan 300 metro koadrokoa izatea zehaztu zuen. Alegazioaren zati bat onartuta, orain Plan Berezian jasotakoa baino 30 metro koadro gehiago izango ditu. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide