Perretxiko erakusketa, Zarauzko Natur Asteari amaiera emateko

A. Ventas Aldabaldetreku 2016ko urriaren 30a

Atzo Arkamurka eta Arantzadi elkarteek sailkatutako perretxikoak erakusgai jarri dituzte, Merkatu Plazan.

Jende ugari bildu da askotariko perretxikoz osatutako erakusketa ikustera. Horrez gain, kontsulta txokoa eta txoko didaktikoa ere atondu dituzte Merkatu plazan. Horrekin amaiera emango dio Arkamurkak aurtengo Natur Asteari. Goizean, 14:00ak arte egongo da zabalik eta arratsaldean ere irekiko dute erakusketa, 16:30-19:30 bitartean. [flickr_set id="72157675894399915"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide