Irribarre eginez

A. Ventas Aldabaldetreku 2016ko urriaren 30a

Laino artean baina irribarre eginez ari dira ospatzen herritarrek Mobibike Eguna.

Urtero bezala, jende ugari bildu da Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen elkartearen aldeko festan. Goizean goizetik hasi dira ekintzekin: BTT zeharkaldia eta triatloi txikia egin dituzte hasieran, eta 11:00etan izan da bizikleta martxa. Adin guztietako zarauztarrak batu dira kiroldegi inguruan, Porrotx pailazoa eta Markel Irizar zein Haimar Zubeldiarekin batera, besteak beste. Orain 15:00ak arte haurrentzat zirkuituak izango dira Klabelinsoron, eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saio berezia, Aritzbatalde kiroldegian. Sarrerak 6 euroan daude salgai; aurrez Biyonan eta Lau okindegian, eta egunean bertan lehiatilan. [flickr_set id="72157674486334741"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide