Perretxiko sailkatzea eta erakusketa, asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 28a

Ohi bezala, bi hitzorduokin biribilduko dute Natur Astea.

Iazko perretxiko erakusketa. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Arkamurka natur elkarteak antolatutako Natur Astea amaierara heltzen ari da. Larunbatean perretxikoak sailkatuko dituzte Merkatu plazan, Arantzadi zientzia elkartearen laguntzarekin. Igandean erakusgai jarriko dituzte ikusgai plaza horretan bertan. Goizez zein arratsaldez zabalduko dute erakusketa: 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 bitartean. Kontsulta txokoa eta txoko didaktikoa ere izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide