Bideoa: 'Zarahitz: zure hitza, gure erabakia'

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 27a

https://www.youtube.com/watch?v=31xRWr4DaTc “Hautetsontzi bana eman ziguten, eta guri dagokigu orain gure herrietan hautetsontziak biderkatzea, milaka herritarrek hitza hartu eta erabaki dezaten”. Zarautzek, Urola Kostako beste zenbait herrirekin batera, 2017ko udaberrian herri galdeketa egiteko lekukoa jaso zuen joan den astean azpeitiarren eskutik. Lekukoa hartu, eta ekin dio bideari; izan ere, atzo arratsaldean Zarahitz egitasmoa aurkeztu zuten Merkatu plazako lehen solairuan, esparru askotariko herritarren eta eragileen babesarekin. Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide