Akordioa berritu dute Sinergiak eta Zarautz Rugby Taldeak

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 27a

Sinergia fisioterapia zentroko adituak ZRTko jokalarien bizkarrak zaintzeaz arduratuko dira, entrenamenduetan zein partidetan.

Gaizka Zulaika ZRTko presidentea (ezkerrean) eta Sinergiako Garikoitz Aristegi. (Zarauzko Hitza) "Errugbi zelaian bertan lan egitea fisioterapiako laborategi batean jardutea bezala da. Lesio ugari gerta daitezke eta horren aurrean azkartasunez eta segurtasunarekin erantzun behar da, erabaki egokiak hartze aldera", adierazi du Sinergiako Garikoitz Aristegi doktoreak.
Akordio horrekin, ZRTko zuzendaritzak jokalarien baldintzak hobetzea du helburu. Aurrera begira ere, hitzarmen gehiago bilatuko dituzte, errugbi jokalarien ongizatea bermatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide