Haimar Zubeldia txirrindularia. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Igandean zortzigarren urtez
ospatuko dute Mobibike Eguna. Elkartasun festa horren hazia, ordea, duela hamar urte erein zuten. Haimar Zubeldia (Usurbil, 1977) Zarauzko bizilaguna da ekitaldiaren aitabitxietako bat.
Nola izan zen hasiera hura?
Lagun batzuen bitartez, jakin genuen bazela mutiko bat minbizia zuena. Bere aitari txirrindularitza gustatzen zitzaion, berari ere bai... Kimioterapia hartzen ari zen une horretan, eta pentsatu genuen animoak ematera joatea harengana. Markel Irizar, nire anaia Joseba eta hirurok joan ginen haren etxera arratsalde batean. Gainera, halako kasuetan Markel bera eredu ona da, bera ere pasatu baita prozesu horretatik.
Haur harekin egon ondoren, erabaki zenuten zerbait egitea.
Bai, ordubete inguru pasatu genuen elkarrekin, eta agurtu ondoren, gogoratzen naiz eskaileretan behera gindoazela, Irizarrek berak bota zuela zerbait egin zitekeela horren inguruan.
Bizikletarekin lotutako zerbait izan zitekeela ere esan genuen. Haurraren gurasoekin hitz egin genuen, bere aita, Jose Luis Fernandez Vilches, une horretan Aspanogiko presidentea baitzen, eta bilerak egiten hasi ginen. Horrela hasi zen guztia. Herrian zehar martxa bat egitea erabaki genuen, mugimendua eta bizikletaren baturatik.
Irakurri elkarrizketa osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.