Mobibike Eguna ospatuko dute igandean, Aspanogiren alde

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 26a

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen saio berezirako sarrerak salgai daude Lau okindegian eta Biyona supermerkatuan.

  Mobibike Eguna aurkeztu dute, eta bertan izan dira Aspanogiko kideak, Haimar Zubeldia txirrindularia, Miren Letamendia zinegotzia, Porrotx pailazoa eta zenbait haur. (Aritz Mutiozabal) Mundu bat elkartuko da datorren igandean Aritzbatalde kiroldegi inguruan, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen aldeko Mobibike Egunarekin bat egiteko. 2009an ospatu zuten estreinakoz, eta harrezkero ez du etenik izan. Zortzigarren ekitaldi honek ere aurreko urteetako ildo bera jarraituko du: BTT irteera, triatloi txikia, bizikleta itzulia herritik, haurrentzako jokoak eta zirkuituak, eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen saio berezia izango dira. Aspanogirik "elkartasuna adierazteko eguna" dela nabarmendu du udaleko Osasun zinegotzi Miren Letamendia: "Helburua elkartea diruz laguntzea da, eta txikiek egunaz gozatzea". Aspanogiko presidente Bittor Andonegik eskerrak eman ditu egitasmoa aurrera eramateko eta antolatzeko laguntza ematen dieten guztiei, eta bertan parte hartzeko deialdia egin du. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide