Landare eta lore azoka egin zuten larunbatean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 24a

Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatu dute, lore eta landareen udazkeneko azoka.

(Zarauzko Hitza) Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, lore eta landareen udazkeneko azoka egin zuten larunbatean, Zigordia kalean. Bertan, askotariko produktuak izan ziren: landare eta lore aukera zabala, arbusto apaingarriak, landare aromatikoak, jangarriak, sendabelarrak, kaktusak, landare krasak, besteak beste. Horrez gain, artisauek ekoitzitako produktu kosmetikoak eta sendagarri naturalak ere saldu zituzten, eta baita haziak ere, sukaldatzeko zein sendabelarrak landatzeko. Ikusi argazki galeria osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide