(Zarauzko Hitza)
Adimen desgaitasuna dutenen egunerokoa errazten dutelako. Kalea atzegizaleago egiten dutelako. Erosketak ordaintzerakoan, kalean agurtzerakoak, irrifarre bat eskaintzerakoan... Egunerokoan keinu txikiekin "alde handia" egiten dutelako. Pertsona anonimo horien jarrera positiboa aitortzea du helburu Atzegiren kanpaina berriak.
Ostiralean aurkeztu zuten kanpaina Zarautzen, eta bertan bildu ziren atzegizaleak, adimen desgaitasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkarteko kideak eta Miren Letamendia Osasuneko zinegotzia. Musika plazan elkartu zien, "gure herriko kalean", kanpaina berriko leloari keinu eginez. "
Kaleatzegizale du izena leloak. Izan ere, kalea atzegizaleagoa izatea lortu nahi dute elkarteko kideek, jarrera positiboak orokortuz eta ingurune inklusiboagoa lortuz", adierazi zuen Letamendiak.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.