Kalefit saio solidarioa egin dute gaur goizean Zarauzko itsas pasealekuan

A. Larrañaga Solaberrieta 2016ko urriaren 22a

Bi urte bete ditu aurten Kalefit taldeak, eta hori ospatzeko elkartasun ekitaldia egin dute gaur goizean Zarauzko itsas pasealekuan. Jendetza bildu da ekimenean, kirola egin eta ondo pasatzeko prest. Lehenik eta behin pilates saioa egin dute, eta ondoren taldeka kirol txapelketa. Bertan bildutako dirua Basque Lifeguards taldeari emango diote, Siriako errefuxiatuei laguntzen jarrai dezaten. [flickr_set id="72157675536514035"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide