(Zarauzko Hitza)
Jorge Oteizaren jaiotzaren 108. urteurrena gogoan, Bertsolari plazan elkartu dira Ikastolako ikasleak. Ikasgelan landutako eskulanak jarri dituzte artista oriotarraren eskulturaren magalean. Aurten oihal koloretsuz atondu dute eskultura, Oteizaren bera eta bere lana nahiz ekarpena "babesteko".
Ekitaldian ez da kanturako betarik falta izan. Trikitilarien doinuez gain, hiru ikaslek bertsoak abestu dituzte, eta, ondoren, ikasle guztiek elkarrekin kantatu dituzte Bakarrik eta libre eta Androkanto. Biribiltzeko, kalejiran bukatu dute ospakizuna.
Ikusi argazki galeria osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.