Merkataritza Astearen barruan hainbat ekintza izango dira asteburuan, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 21a

Zozketaz gain, kontzertuak, haurrentzat jolasak eta kaleko artea ere antolatu dituzte astebururako.

Urko Menaia, iaz, Murkilek antolatuta kontzertua eskaintzen. (Aritz Mutiozabal) Murkil Zarauzko Dendarien Elkartea Merkataritza Astean murgilduta dago. Astelehenean abiatu zuten jardunaldia Zarautzen bizi, herrian erosi lelopean, eta igandera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte. Gainera, egun horietan zehar, elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritarren artean Erromara (Italia) bidaia bat zozkatuko dute. Zozketan parte hartzeko hurrengo urratsak jarraitu behar dituzte zarauztarrek: Murkil elkarteko hiru denda desberdinetan erosketa egin beharko dute, eta bakoitzean gutxienez 5 euro gastatu. Erosketa egindakoan, dendariak txartela zigilatuko dio erosketa egin duela ziurtatzeko. Zozketaz gain, kontzertuak, haurrentzat jolasak eta kaleko artea ere antolatu dituzte astebururako. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide