Ramon Serras argazkilaria. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Nazioartean 100 sari inguru irabazitakoa; Euskal Herrian bakarra den titulua jasoa, nazioarte mailako argazkilari adituarena, hain zuzen; Zarauzko zein askotariko herrialdetako hainbat eta hainbat museotan erakusketak antolatu dituena; argazkilaritzako liburu ugari kaleratutakoa; Zarauzko Argazkizale Elkartearen sortzaileetakoa; Photomuseum argazki eta zinema museoko ordezkaria eta, finean, "Zarautz izena argazkilaritzaren bidez mundura zabaldu" duena. Hori da Ramon Serras. 1978an hasi zen argazkilaritzan "serio"—txikitan ere aitarekin aritzen zen argazkiak egiten—, eta ordutik ez du kamera utzi. Ezta utziko ere, aurrera begirako hainbat proiektu baititu esku artean.
Zarauzko Argazkizale Elkarteko Luis Epelderen esanetan, "ezin da azaldu" zarauztarraren ibilbidea, "oso zabala" delako. "Argazkilaritza munduan erreferentea izan da eta da, Zarautzen zein Zarauztik kanpo", dio. "Herriko enbaxadoreetako bat da", gaineratu du Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziak.
Irakurri albiste oso
Zarauzko Hitzaren webgunean.