Yoseba Peña: "Lortu dut nire ametsaren hasierari heltzea"

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 20a, 11:52

Hizkuntza gutxitu eta txikietan idazten dutenentzat sorkuntza egonaldien sarea osatu du 'Beste hitzak' egitasmoak, eta Zarauzko bizilagun Yoseba Peña idazlea hautatu dute bigarren deialdian. Dublinen igaroko ditu bi hilabete.

(Aritz Mutiozabal) Beste Hitzak egitasmoko epaimahaiak zure ibilbidea kontuan hartu du, baina batez ere aurkeztutako proiektuaren mamia baloratu du. Zein izango da garatuko duzun proiektua? Literatur egonaldian zer idatziko nuen azaldu behar zen, eta horrekin batera, bertan egingo genituzkeen jarduera paraleloak. Jarduera horien helburua da euskara eta hizkuntza gutxituak sustatzea, baita gure literatura ere. Joan den Gabonetan, Beste Hitzak-Other words programaren lehen deialdianz Esloveniara joateko, egun lanean ari naizen eleberriaren lehen zatia aurkeztu nuen, baina ez ninduten hautatu. Eleberria hiru zatitan banatuta dago, eta bitarte honetan lehenengo biak idatzi ditut. Hain justu ere, orain hirugarren eta azken zatia idatziko dut egonaldian. Eleberria amaitzera noa hara. Zer duzu kontagai eleberrian? Esan bezala hiru atal ditu, bakoitza garai zehatz batean kokatuta dago: 1937, 1973 eta 1987 urteetan, alegia. Hiru emakumeren egun bat kontatzen dut, atal bakoitzean batena. Istorio horren bitartez emakumeen eboluzioa nolakoa izan den kontatzen dut eta gertakari historikoek nolako pisua izan duten. Svetlana Aleksievichek dio emakumeek gerra beste modu batera gogoratzen dutela Gerrak ez du emakume aurpegirik lan gordinean, eta horrekin identifikatuta sentitu nintzen, gure etxean historia emakumeen ahotsean transmititu delako. Irakurri elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide