Daarler Vocal Consort abesbatzarekin abiatuko da Nazioarteko Ahotsak ekitaldia

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 19a

Gaur eskainiko dute emanaldia, 20:30etik aurrera, Frantziskotarren elizan.

Daarler Vocal Consort abesbatza. (Zarauzko Hitza) Zarautz Abesbatzak antolatu ohi dituen ekitaldien artean bat Tolosako abesbatza lehiaketako taldeen emanaldiak izan ohi dira. Aurten ere Zarautzen nazioarteko ahotsez gozatzeko aukera izango da, eta, guztira, sei taldek eskainiko dute kontzertu bana Frantziskotarren elizan; saio guztiak 20:30ean hasiko dira. Gaur izango da lehenbiziko emanaldia, Alemaniako Daarler Vocal Consort abesbatzaren eskutik. Ikusi egitarau osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide