(zarauzkohitza.eus)
Azaroaren 12an eta 13an jokatuko dute XXI. Ibon Imaz Memoriala, "Zarauzko Surf Elkarteak, bertako herritarrek eta surflariek antolatzen duten txapelketa lokal bakarra". Urteetan, "jai giroan eta elkarlanean" prestatu ohi izan dute, eta aurten ere horrela izatea nahi dute. Hala, zenbait lanetarako boluntarioak behar dituztela jakinarazi du ZSEk, besteak beste, b
each marshall gisa aritzeko,
speaker-ei laguntzeko, muntaketarako, garbiketarako, tabernarako zein elastikoak saltzeko behar dute jendea.
Boluntario gisa aritzeko prest daudenek zein lan egingo luketen jakinarazi beharko diote idazkariari,
zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatziz zein 943 89 02 25 telefonora deituta.