Ikuskizuna nagusi Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 18a

Hainbat kategoriatan banatuta jokatu zituzten norgehiagokak.

Open HP mailako podiuma: Xabi Olano, Oier Uruburu, Odei Etxeberria eta Edu Etxeberria. (Hondar Kayak) Eguraldi eta olatu "politak" lagun, Zarauzko Hondar Kayak taldeak antolatutako Gipuzkoako Kayak Surf txapelketa jokatu zuten igandean. "Baldintza horiekin, banaka nahiz taldeka munduko txapeldun diren euskal selekzioko partaideek ikuskizun bikaina eman ahal izan zuten", adierazi dute Hondar Kayakeko kideek. Goizean zehar kanporaketak egin zituzten, eta Hondar Kayak taldeak eskainitako bazkariarekin indarrak berreskuratu ondoren, arratsaldean finalei ekin zieten. "Itsasgoraren gertutasunari esker, bertatik bertara ikusi ahal izan ziren onenen maniobra ikusgarrienak", nabarmendu dute antolatzaileek. Ikusi sailkapen osoa Zarauzko hitzaren webgunean. Ikusi argazki galeria osoa, hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide