Atzoko bilera. (Zarauzko Hitza)
Guztira, bost bilera egingo dituzte herritarrekin, eta atzo izan zuten lehenbizikoa, Alde Zaharreko eta Vista Alegreko bizilagunekin. Gaur, Mendilauta eta Iñurritzakoen txanda izango da.
- Asteartean, hilaren 18an, Mendilauta eta Iñurritzakoekin, Iñurritzako elkartean bilduko dira.
- Asteazkenean, hilaren 19an, landa eremukoekin bilduko dira udal ordezkariak, Urtetako auzo elkartean.
- Ostegunean, hilaren 20an, Zelai-Ondo, Mitxelena eta Itxasmendikoekin, kiroldegian.
- Ostiralean, hilaren 21ean, Azken Portu Goiko, Azken Portuko eta Aritzbataldeko auzotarrekin, kristau biltokian.