Zarautz Txiki abesbatzaren hiru hamarkadatako ibilia ospatu dute

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 15a

Ekitaldi berezia egin zuten atzo Modelo aretoan, Zarautz Txiki abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko. Hiru hamarkadatako ibilia jasotzen duen liburua aurkezteaz gain, egungo abesbatzak emanaldia eskaini zuen eta abesbatzaren historiako kide azpimarragarrienei liburu bana oparitu zieten.

Zarautz Txiki abesbatzaren emanaldia, 30. urteurreneko ekitaldian (Amaia Ventas Aldabaldetreku). Xabier Etxabe zarauztarrak osatu du urteurreneko liburua, eta horren nondik norakoak azalduko zituen: lan prozesua eta egituraketa, besteak beste. Behin lana eginda, egileak honako ondorioa atera du: "Harrobi handia sortu da eta herriari ekarpen izugarria egin dio". Era berean, "etenik gabeko taldea" dela nabarmendu zuen.
Abesbatzare historian garrantzitsuak izan diren kideei liburuaren ale bana eman zieten: Joakin Iruretagoiena eta Inaxio Lertxundi sortzaileei, baita urte hauetan zuzendari lanetan aritu direnei: besteak beste, Jaione Eskudero, Eneritz Garmendia, Antxon Sarasua, Jon Agirre eta Miren Fernandezi. Ekitaldia biribiltzeko, egungo Zarautz Txiki abesbatzakoek hainbat abesti kantatu zituzten, batzuetan bakarka eta besteetan taldean, musikarien laguntzarekin. Saioan zehar, gainera, azken 30 urteetako argazkiak ere erakutsiko dituzte. Ekitaldiko argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide