Zarautz Tanttaka Musikaldiaren aurkezpena. (Aritz Mutiozabal)
Martxoan egindako asteburu osoko jaialdi solidarioak erantzun ona izan zuela ikusita, udalak musika jaialdi bat antolatzeko proposamena egin zion Hotz Zarautz gobernuz kanpoko erakundeari. Erronkari "ilusio handiarekin" heldu ondoren, Zarautz Tanttaka Musikaldia egingo dute urriko azken astebukaeran,
Ez ditugulako baztertu nahi lelopean. Zarauzko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuko dute egitasmoa.
Bi egunetako musika jaialdia izango da, urriaren 28an eta 29an ospatuko dena, Salbatore Mitxelena Ikastolako kantxan; eguraldi txarra egingo balu, Aritzbatalde pilotalekura lekualdatuko lukete. Lehen egunean,
hilaren 28an, King Konsul & Chalwa Band, The Vartools eta Ze Esatek! taldeak ariko dira, eta bigarrenean,
hilaren 29an, Korrontzi, Oinkari eta Jalgi taldeen emanaldia, eta Oreka TX, Tik Tara eta Doctor Deseo taldeen kontzertua.
Ikusi albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.