Adin guztietako herritarrentzat

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 14a

Larunbaterako, Kuadrilla Egunerako, egitarau zabala antolatu du aurten ere herriko hainbat taldek, Gaztedi sailaren babesarekin. Hiru gune izango dira adinaren arabera.

Iazko herri bazkariaren irudi bat, Musika plazan. (Aiora Larrañaga) Iaz Kuadrilla Eguna bere sorlekura bueltatzea erabaki zuten: Musika plazara. Hura izan zen festa gune nagusia, baina ez bakarra. Aurten ere errepikatu egingo dute esperientzia. Oraingoan, ordea, hiru gune atonduko dituzte: bata, Salbide eta Frontoi Txikiaren inguruan, haurrentzat (9-12 urte bitartekoentzat); bestea, Lege Zaharren enparantzan nerabeei zuzenduta (12-17 urte bitartekoei); eta azken bat, berriz, gazteentzat (18 urtetik gorakoentzat), Musika plazan bertan. Adin guztietako herritarrentzat izango dira ekitaldiak larunbatean, "Kuadrilla Eguna guztiona" delako. Gauean, berriz, guztiak Musika plazan bilduko dira; bertan izango da erromeria, Luhartz taldearekin. Jai giroa 04:30ak arte luzatuko da.
Haurrentzat 11:30-13:30. Haurren gunea, Salbiden. 16:30-20:00. Frontoi Txikin, Haurren gunea. Ginkana, arku tiroa, txapa tailerra eta herri kirolak izango dira, besteak beste. 19:00etan, mimo erakustaldia. Nerabeentzat 10:30-13:00. Lege Zaharren enparantzan, olinpiadak nerabeentzat. 16:00-21:00. Lege Zaharren enparantzan, Nerabeen gunea. Boom splash, enbor eroak, zezen mekanikoa eta adi ibili jokoak izango dira, besteak beste. 19:00­etan, DJ Javi disko-jartzailea. Gazteentzat 10:30-13:00. Lege Zaharren enparantzan, herri kirolak, 18 urtetik gorakoei zuzenduta. 13:00. Musika plazan, txosnaren irekiera eta pasta eta patata tortilla lehiaketa. 14:30-16:00. Musika plazan, mus txapelketa. 17:30-21:30. Musika plazatik hasita, Ustekabe fanfarrearekin kalejira eta jolasak. 18:00-19:30. Munoan, bigantxak. 19:15. Kuadrillen arteko jolasak. Gauean 20:00-22:00.  Lege Zaharren enparantzan, DJ Davila. 22:30-03:00. Musika plazan, Luhartz taldearekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide