Astelehenean hasiko dute aurrekontuak osatzeko parte hartze prozesua

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 13a

Bost bilera egingo dituzte auzoka, 2017rako aurreikuspenak azaldu eta herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jesus Arana eta Nekane Iribar, Ogasuneko eta Parte Hartzeko zinegotziak, hurrenez hurren. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Azken urteetan bezala, Udal Gobernuak parte hartze prozesua antolatu du 2017ko aurrekontuak herritarrekin osatzeko. Bileretan, alde batetik, aurtengo jarduna nola doan azalduko dute, eta bestetik, 2017rako aurreikuspenak jakinaraziko dituzte. Hurrengo urterako asmoei dagokionez, Udal Gobernuak 2015-2019 Agintaldirako Plana izango dute oinarri; bertan jasota dituzte datorren urterako proiektu garrantzitsuenak. "Garrantzia handia ematen diogu udalaren jarduna garbi azaltzeari, gardentasunez", nabarmendu du Nekane Iribar Parte Hartze zinegotziak. Hala, "gertutik" eta "modu ulergarrian" emango diete udalaren informazioa zarauztarrei, Jesus Arana Ogasun zinegotziaren arabera. Hori guztia azaldu ondoren, herritarren euren beharrak eta ekarpenak jasoko dituzte. Helburua "bide orria herritarrekin partekatu eta osatzea delako", Iribarren esanetan. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide