Etxeko lanekin laguntzeaz gain, ikasleen integrazio osoa bultzatuko du Ikaslagunek. (Nerea Uranga/Urola Kostako Hitza)
Ikasketetan laguntza behar baina laguntza hori jasotzeko aukerarik ez dutenei zerbitzua eskaintzeko helburuarekin sortu dute Ikaslagun taldea. "Mila arazo direla medio, jende askok ez du laguntza hori jasotzeko aukerarik. Arreta berezia eta eskolak emango diegu pertsona horiei, eskola orduetatik kanpo", adierazi du Iñaki Azkune proiektuko koordinatzaileak. Uste dutelako "hezkuntza erronka nagusia dela gure gizartean".
Horri lotuta, Safe The Children erakundeak duela gutxi argitaratutako txostena ekarri du gogora. "Euskal Herrian gauza asko ongi egiten ari dira; esaterako, eskolako porrota Europa mailakoa baino murritzagoa da. Baina, txostenean oinarrituta, arrisku bat badago: krisiaren ondorioz, gizartean geroz eta desberdintasun handiagoa ari da ematen, eta horrek eragina du ikasleen artean ere". Txostenaren arabera, 5 ikasleetatik 1 baztertze egoeran dago, eta Ikaslagun taldeko kideek puntu horretan kokatu nahi dute euren lana.
"Baztertze arriskuan, ikasketaren trena galtzeko arriskuan dauden ikasleei laguntza berezia eman nahi diegu, euren ikasketak normal jarraitzeko gai izan daitezen". Hori da Ikaslagunen egitekoa, eta taldeko boluntarioek euren "esperientzia eta ezagutza apurra" lan horretara bideratu nahi dute.
Eulogio Saavedra, Marije Zumeta eta Iñaki Azkune Ikaslagun taldeko kideei elkarrizketa,
hemen.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.