Aiala Zarautz eta Suregranca taldeen arteko norgehiagoka. (Luis Epelde/Zarautz Eskubaloia)
Aiala Zarautz bolada onean da, orain arteko partida guztiak irabazita. Igandean Aritzbaladen jokatu zuen Suregrancaren aurka, eta etxekoak nagusitu baziren ere, aurkariek ez zizkieten gauzak horren erraz utzi. Hasierako minutuetan aurretik jarri ziren bisitariak, baina oro har bigarren zatiko lehen hamar minutura arte, lehia parekatua izan zen. Zarauzko taldea aurretik joan zen uneoro, nahiz eta Suregrancakoak ez zieten alde egiten uzten. Partidaren azken txanpan, ordea, Aialak aldeak aregotu zituen, eta
31-26ko emaitzarekin irabazi zuen.
Amenabar Zarautzen Bartzelonara bidaiatu zuen, bertako taldearen aurka jokatzeko ostiralean. Aurkari gogorra izan zuten aurrez aurre, eta ezin izan zuten haien aurka. Partida osoan aurretik izan zen Bartzelona, eta
25-19ko emaitzarekin hartu zuen mendean Amenabar.
Irakurri albiste osoa eta ikusi argazki galeria
Zarauzko Hitzaren webgunean.