Puxika arrosak bularreko minbizia dutenen alde

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 9a

Asteartean egingo dute elkartasun ekitaldia Zarautzen. 18:00etatik aurrera izango da, malekoian.

Urtero legez, Urola Kostako Minbiziaren Aurkako Elkarteak bularreko minbizia dutenen aldeko ekitaldia antolatu du aurten ere. Asteartean, hilaren 11ean, puxika arrosak askatuko dituzte herritarrek, gaixo daudenen edota egon direnei babesa eta elkartasuna agertzeko. Udaberri abesbatzak girotuko du ekitaldia. 18:00etatik aurrera izango da, malekoian. Aldi berean, mahai informatibo bat jarriko dute. Bertan nork bere burua miatu eta detekzio goiztiarraren inguruko informazioa emango dute boluntarioek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide