Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igerilekuko horma egonkortu eta garbiketa sakona egin dute.
Ekainaren 20an hasi ziren Aritzbatalde kiroldegiko igerileku ertaina eta txikian mantenu eta hobekuntza lanak egiten eta ordutik itxita egon dira bi guneak. Iban San Martin Kirol, obra txiki eta zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, igerilekuko hormaren egonkortze lana egin dituzte, baldosak sendoago itsatsiz paretera. Horrekin batera, garbiketa sakona egiteko ere aprobetxatu dute.
Dagoeneko amaitu dituzte lanak, eta astelehenetik aurrera egongo dira erabilgarri.