Hil amaiera baino lehen eman behar da izena Aldapetako etxe tasatuen zozketan sartzeko

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 7a

Behin betiko zerrendak onartutakoan, 2017ko martxoan egingo Aldapetako dute 30 etxe tasatuen zozketa.

(Zarauzko Hitza) Hil honen bukaera bitartean eman daiteke izena Etxebiden Aldapetako 30 etxebitza tasatuen zozketarako. Zarauzko alkate eta Hirigintza departamentutako arduradun Xabier Txurrukak jakitera eman duenez, zozketaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduan argitaratuko dela aurreikusten da. Parte hartu ahal izateko Etxebiden izena emanda egon beharko da aurretik; gaur egun erregistroan izena emanda ez daudenek, beren eskaera egin beharko dute urria bukatu baino lehen. Gaur egun, Zarautzen erroldatutako 564 lagunek dute izena emanda Etxebiden babestutako etxebizitza bat jabetzan eskatuz, eta 357 lagun alokairuan eskatuz. Etxebiden izen-ematea ongi dagoen jakin nahi dutenek bi aukera dituzte horretarako: bata, Eusko Jaurlaritzaren 012 doako telefono zenbakira dei dezake, norbere espediente zenbakiarekin; eta bestea, Zarautz-Lur erakunde publikoaren bulegora (Saleg kaleai, 14) jo dezake edo 943-005129 telefono zenbakira deitu. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide