Jon Unanue: "Helmugara dena eman dudan sentipenarekin iritsi nahi dut"

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 7a

Jon Unanue triatleta Hawaiiko Ironman proba entzutetsuan lehiatuko da larunbatean (urriak 8), Kona irlan. Orain dela zazpi urte hartu zuen parte estreinakoz bertan, eta oraingoa bigarrengo aldia izango du.

(Jon Unanue) Konan jokatzen den Ironmana distantzia horretako probarik garrantzitsuena da. Zer da zuretzat bertan lehiatzea? Niretzat Konan lehiatzea aurretik eginiko lan guztiaren eta lasterketa batean lortutako emaitza on baten ondorioa da. Horren guztiaren saria, alegia. Hawaiin, gainera, ezin du edonork parte hartu. Sailkatu egin behar duzu. Horrek triatleta gutxi batzuen eskura uzten du aukera hori, ezta? Hori da, bai. Hawaiirako sailketzea oso zaila da gaur egun, sailkatu zaitezkeen edozein lasterketetan partaide pila bat egoten delako. Nolabait esateko, 200-300 parte-hartzailerentzat hiruzpalau plaza bakarrik egon ohi dira. Orduan, asko eta ondo entrenatutako batzuen esku dagoen aukera da. Zuk iaz lortu zenuen sailkatzea, Mallorcako Ironman proban; 30-34 adin tartekoen artean lehena izan zinen. Ezustekoa izan al zen ala Hawaiiko txartelaren bila joan zinen? Ez zen ezusteko bat izan Mallorcan lortu nuen txartela. Egia da oso zaila neukala, baina lehen ere sailkatu nintzen beste urte batean, eta banekien lasterketa ona egiten banuen eta dena ondo irteten baldin bazitzaidan, txartela lor nezakeela. Eta horrela izan zen. Honakoa bertan lehiatuko zaren bigarren aldia duzu. Lehenengoarekin konparatuz, zertan izango da ezberdina? Ezberdintasun gutxi izango du. Oraingo honetan ere probaz gozatzeko asmoarekin irtengo dut, baina, agian, aurrekoan baino esperientzia gehiago izateak lasaitasun gehiago ematen dit. Zirkuitua behintzat ezagutzen duzu, baita itsasoa eta eremua ere. Alde horretatik ere lasaiago zaude? Beharbada, alderdi horretatik egon ninteke urduriago. Hawaiiko baldintzak oso gogorrak dira, eta lehiatu nintzen aurreko aldian hori ez nekien. Irakurri elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide