Osteguneko osoko bilkuran
onartu zituen behin-behinean 2017rako ordenantza fiskalak, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bildu kontra agertu zen eta Irabazi Zarautzek, berriz, boto partikularra eskatu zuen. Horrek "Udal Gobernuaren ordenantzetan zenbait aldaketa proposatzen zuen, fiskalitate justu eta progresibo bat lortzeko helburuarekin.
Nabarmendu dute Udal Gobernuak %0,7ko igoera proposatu duela, "uztaileko urteko azpiko inflazio tasaren aitzakiarekin". Azaldu dute udalak abuztuko KPIa erabili ohi duela tasak eta zergak eguneratzeko, eta hori aplikatuz gero, %0,1 jaitsiko liratekeela prezioak. "Gure ustez, KPIak hobeto islatzen du prezioen garapena Udal Gobernuak erabilitako tasak baino".
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.