Garoa liburu dendak urte bukaera arteko egitaraua aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 6a, 15:56

Urrian, azaroan eta abenduan hainbat literatur solasaldi eta kontzertu izango dira.

Ezkerretik eskuinera, Imanol eta Eneko Agirre eta Oier Arantzabal. (Zarauzko Hitza) Egitarau zabala antolatu du Garoa liburu dendak ikasturte berrirako. Oraingoan ere hiru zutabe izango ditu: euskarazko zein gaztelaniazko irakurle taldeak eta kontzertuak. Berrikuntza gisa, Paperezko kontzertuei dagokienez, gonbidatuek emanaldi bikoitza eskainiko dute; bata Zarautzen eta bestea Donostian. Gainera, Zarauzko saioen eguna eta ordua ere aldatu egin dituzte. Igandeetan beharrean, larunbatetan izango dira aurrerantzean—Joseba Irazoki eta Beñat Axiarirena kenduta; hori igandean izango da—; eta 12:30ean hasiko dira, 11:30en hasi beharrean. "Vermutaren orduan", alegia. Urriaren 29an izango da lehenbiziko Paperezko kontzertua Zarautzen, Willis Drumond taldeko abeslari eta gitarra jole Jurgi Ekizarekin. BH036-DG diskoa aurkeztuko du birako azken kontzertu horretan. Emanaldi "oso intimoa" izango dela aurreratu dute Garoako ordezkariek. Horren ondoren, Joseba Irazoki eta Beñat Axiari (azaroaren 20an) zein Iñigo Garces Cabezafuego (abenduaren 17an) izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Garoan, 10 euroren trukean. Aurreko saioetan bezala, Debolex ekoiztetxeak kontzertu bakoitza grabatuko du ikasturte berrian ere. Aurrez egindakoak, www.paperezkoak.com webgunean daude ikusgai. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide