Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 5a

Denetariko 17 egitasmo eta proiektu aurkeztuko dituzte.

Kooperazio zinegotzi Pablo Garcia eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorako kideak. (Aritz Mutiozabal) Hirugarren urtez, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka egingo du Zarauzko Solidaritate Koordinadorak larunbat honetan. Pobreziaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu ohi dute, "pobreziaren aurka gure ingurutik eta egunerokotik jarduteko". Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik azoka, Lege Zaharren enparantzan: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hainbat postu paratuko dituzte, eta horietan 17 talderen egitasmoak eta proiektuak aurkeztuko dituzte: Goiener, Fiare, Emaus, OikoKredit, Tumaini eta Lakarikoak, besteak beste. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide