Jose Luis Saizar eta bere txakurra beste txapelketa batean. (Zarauzko Hitza)
Datorren igandean, urriak 9, IX. Arraza Libreko Ardi Txakur Lehiaketa jokatuko dute Zarautzen. Kortazar zelaian izango da txapelketa eta 13:00etan hasiko da. Aurten, bost parte-hartzaile arituko dira buruz buru: Jose Ramos Orbegozo eta Alai; Beñat Saratxo eta Rita; Pello Segurola eta Argi; Joxe A. Arrillaga eta Txiki, Inaxio Irakulix eta Bat eta Jose Luis Saizar eta Rex. Inaxio Etxeberria eta Manuel Gorriti izango dira epaileak.
Pasa den igandean Euskadiko Artzai Txakur Txapelketa jokatu zuten, eta bertan aritu ziren Orbegozo, Segurola eta Gorriti. Azken horrek eta bere txakurrak txapela eskuratu zuten, bigarren eta hirugarren, berriz, Segurola eta Orbegozo izan ziren, hurrenez hurren.