Gurutze Gorria: "Uda lasaia izan da"

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 4a

1.077 osasun laguntza eman eta 53 erreskate egin ditu aurten hondartzako zaintza eta osasun zerbitzuak.

(Zarauzko Hitza) Uda "lasaia" izan dela nabarmendu du Zarauzko Gurutze Gorriak, "itsasoaren egoera ona izan delako eta zurrunbilo nahiz korronteak arinagoak izan direlako". 60 pertsonako lantaldea aritu da hondartzako zaintza eta osasun zerbitzuan: hondartza-buru bat, uretako motorrarentzako patroi bat, 17 sorosle, administrari bat, erizain bat eta bi osasun teknikari. Era berean, gutxienez anbulantzia bat eta uretako motor bat izan dute uneoro zerbitzuan. Artatze datuei dagokienez, 1.077 osasun laguntza eman dituzte, "aurreko urteetako kopuru antzerakoa"; aurten, ordea, ez dute marmoken helduengatik laguntzarik eman behar izan. Haietatik 81 eraman dira osasun zentroetara. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide