Aiako bidea.
Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, larunbatean goizeko 04:30ak aldean 22 urteko gizon bat atxilotu zuten Aian ustez lapurreta egiteagatik. Antza denez Zarauzko Asti auzoko hainbat txaboletan nekazaritza makineria lapurtu zuen gazteak, eta Aiarako bidea hartu zuen gero. Inguru horretan zaintza lanak egiten ari ziren agenteek furgoneta bat abiadura handia pasatzen ikusi zuten, eta atzetik jarraitu ondoren geratzeko eskatu zioten.
Gaztea identifikatu zuten, eta ibilgailua miatu zutenean furgonetaren barruan zegoena gau horretan bertan lapurtu zuela ohartu ziren agenteak. Furgonetaren barruan, belarra eta sasiak mozteko hainbat makina, presioan garbiketa egiteko makina eta beste hainbat erraminta aurkitu zituzten ertzainek. Ustezko lapurra epailearen aurrera eraman dute.